Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Julius Bienertek aurkeztuta

"Habitación para Dos" saioa estreinatu du ETB2k, hiru ostaturen arteko lehia berria

EITB MEDIA

Horietako bakoitzak gainerakoen gela, gosaria, zerbitzuak, instalazioak eta prezioa ebaluatuko ditu. Kalifikazio onena lortzen duen establezimenduak 3000 euroko saria jasoko du.

0:26
Imagen del programa

Gaur, apirilak 26, "Habitación para Dos" saio berria estreinatuko du ETB2k, Julius Bienert sukaldari eta aurkezleak gidatuta. Bertan, elkarren artean lehian ikusiko ditugu astero hiru ostaturen jabe edo arduradunak. Gainerako lehiakideen gela, gosaria, zerbitzuak, instalazioak eta prezioa ebaluatuko dituzte, eta kalitate-prezio onena lortzen duenak 3000 euroko saria jasoko du.

Lehenengo emanaldian Aiako (Gipuzkoa) hiru ostatu ikusiko ditugu: Oribar Casa Rural, Marije eta Idoia ahizpek kudeatuta; Aitor eta Lucas jabeen Paorra Baserria; eta Sagarmaneta landa-turismo ostatua, Maritxu alabarekin batera parte hartuko duen Aitorren zuzendaritzapean.

"Habitación para Dos", Julius Bienertek aurkeztuta, ostiral gauetan, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en. EITB Nahieran plataforman ere egongo da eskuragarri.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista