Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

EITBPodkast

"Sara eta Paul transformerrak" soinu fikzioa iritsi da EITBPodkastera

EITB Media

Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da soinu fikzio hau. Sei urtetik hamahiru urte bitarteko entzule gazteak eurekin identifikatzea lortu nahi da, eta gizarteak normalean ezartzen dituen "arrakasta" ereduetatik urrundu.

  • "Sara eta Paul transformerrak" audio fikzioaren irudia

    "Sara eta Paul transformerrak" audio fikzioaren irudia

Sara eta Paulen abenturak podcastaren bigarren denboraldia estreinatu da gaur, maiatzak 10, EITBPodkasten, "Sara eta Paul trasnformerrak" izenburupean. Bi pertsonaia nagusi ditu: Sara, neska itsua, goi-mailako gaitasunekin eta lagunkoia; eta Paul, eskolan bullyngaren biktima den mutikoa eta hitz totela. Guraso dibortziatuen seme bakarra da, mutil dibertitu eta baikorra. Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da soinu fikzio hau. Sei urtetik hamahiru urte bitarteko entzule gazteak eurekin identifikatzea lortu nahi da, eta gizarteak normalean ezartzen dituen "arrakasta" ereduetatik urrundu. 

Bigarren denboraldi honetan, Sara eta Paul nerabezaroan murgilduta daude. Esperientzia eta erronka berriak bizitzearekin batera, lagun berriak dituzte: Izar eta Mario ezagutu dituzte udan; Mario Brasilgoa da, mutiko beltza, eta Izar gitarrista eta abeslaria. Lau lagunek musika talde bat sortzeko ametsa dute, Gazteako Udako abesti onena lehiaketan parte hartu ahal izateko. 

Iñaki Beraetxek, gidoia sortu eta podcasta zuzentzeaz batera, ahotsa jarri dio pertsonaia bati. Aktore taldean daude, halaber, Lorea Intxausti, Itziar Urretabizkaia, Mikel Fernandez, Aintzane Gamiz, Kepa Errasti, Ainhoa Aierbe, Marga Altolagirre, Joxe Felipe Auzmendi, Maider Gorostegi, Carlos Ngema, Mikel Garmendia, Danae Riaño eta David Errasti. Musika, bestalde, Danae Riañoren ardura da. 

"Sara eta Paul Transformerrak" ONTIMEk eta Azimuth faktoriak ekoitzi dute EITBPodkasterako. 12 ataletan banatuta dago eta ostiralero saretuko da www.eitb.eus/transformerrak estekaren bidez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB