Itxi

telebista

Audientzia oharra

Athletic-Bizkaia partida bere ordu tartean lider izan zen

A.H.

EITB

Ia milioi erdi euskaldunek egin zuten bat San Mames estadioan egindako omenaldiarekin, eta ETB1ek bere eguneko daturik onena lortu zuen.

Ia milioi erdi euskaldunek ez zuten futbolaren katedrala agurtzeko aukera galdu nahi izan eta ETB1ek eskaini zuen San Mameseko omenaldiarekin bat  egin zuten asteazken gauean. 'Agur San Mames' lelopean, Athleticek Bizkaiako selekzioaren kontra jokatutako partidaren, eta aurreko eta ondorengo ekitaldien emanaldiak %14ko audientzia zatia lortu zuen, euskaldunen artean %16,7ko datua lortuz. Honenbestez, 'Agur San Mames' saioak ETB1en eguneko audientzia datua igo zuen, urteko daturik onena lortuz: %6,2.

Athletic-Bizkaia partidaren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen eta %13,2ko audientzia zatia lortu zuen. Euskaldunen artean, ordea, %16,9ko kuota izan zuen eta 408.000 ikus entzulek egin zuten bat norgehiagokarekin Euskadin eta eragin eremuan. Audientzia daturik altuenak partidaren azken minutuan eskuratu ziren, Athleticeko zenbait jokalari ohi zelairatu zirenean. Jose Angel Iribarren irteeraren unean eta arbitroak partidaren amaiera jo zuenean ETB1eko audientzia %20tik gertu ibili zen.

Partidaren ondorengo omenaldi ekitaldiek ere audientzia arrakasta handia izan zuten. Emanaldiak %16,3ko audientzia zatia lortu zuen eta 307.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.