Itxi

Athletic Club

Zirraragarria

Agur, San Mames

Erredakzioa

Katedralak merezitako omenaldia jaso du bere azken partidan, ostegun honetan eraisten hasi aurretik. Orbaiz, Guerrero, Andrinua, Dani eta Iribar neurketako azken minutuetan zelairatu dira.

9:49

San Mamesek bere azken partida hartu du gaur, Athleticen eta Bizkaiko selekzioaren artekoa. Bihar, ekainaren 6an, futbol-zelaia eraisten hasiko dira, eta gaur merezitako agurra jaso du. Alain Arroyok sartu du partidako gol bakarra, 65. minutuan (0-1).

Ekitaldia 20:30ean hasi da. Une horretan, taldeko jokalari ohiak zelairatu dira, eta, Bilboko Koralarekin eta Udaleko orkestrarekin batera, himnoa abestu dute. Segidan, egungo jokalariak berdeguneratu dira, eta beteranoak txalo artean agurtu dituzte.

Atsedenaldian, Bilboko Koralak eta Udaleko orkestrak jaia girotu dute, eta norgehiagokaren azken minutuetan Athleticeko bost kapitain ohi atera dira: Orbaiz, Guerrero, Andrinua, Dani eta Iribar. Baina unerik zirraragarrienak neurketaren amaieran iritsi dira. Argi guztiak itzali dituzte eta laserrek hartu dute protagonismoa. Geroago, neurketaren amaieran, argi guztiak itzali dituzte, eta laserrek hartu dute protagonismoa. Ondoren, neska-mutil batzuek zuziekin egindako koreografiaz gozatu dute zaleek.

Berdegunean proiektatutako bideoak San Mames hunkitu egin du, baina are gehiago zale gazte bat himnoa abestera ausartu denean. Su artifizialekin bukatu da ekitaldia. Zirraragarria.

Agur, San Mames!

Fitxa teknikoa:

0.- Athletic Club: Iraizoz (Raul, 46', Iribar, 91'); Iraola (Ramalho, 46'), Gurpegui (Ekiza, 46'), San Jose (Castillo, 46'), Aurtenetxe (Andrinua, 88'); Iturraspe (Orbaiz, 85'), De Marcos (Guerrero, 86'), Herrera (Galarreta, 46'); Susaeta (Toquero, 46'), Ibai Gomez (Aduriz, 46') eta Isma Lopez (Dani, 90').

1.- Bizkaiko selekzioa: Goitia (Herrerin, 46'); Exposito (Unai Medina, 64'), Etxeita (Tarantino, 46'), Alex Goikoetxea (Alain Arroyo, 46'), Koikili; Lafuente, Lopez Garai (Urko Vera, 64'), Beñat (Vilarchao, 46'), Mikel Rico, Muneta (Arriaga, 46') eta Azkorra (Merino, 64').

Golak:

0-1, 66': Alain Arroyo.