Albisteak
22:30ean
'El Conquistador' saioaren finalaren atarira helduko gara gaur gauean
22:30etik aurrera, lehiaketako bost finalistak nor izango diren jakingo dugu, ETB2n.
Gaur jakingo dugu nor izango diren 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko bost finalistak. Beraz, bi lehiakide geldituko dira Iguazu ur-jauzietako proba nagusiaren atarian. Iñaki eta Oskar sailkatuta daude dagoeneko finalerako; aitzitik, Diana, Karen, Marta, Alex eta Joxek borroka egin beharko dute ikurrina lortzeko. Horretarako, Misiones oihanean ongi orientatu beharko dute igandeko Bakarkako Jokoan, eta liana batean gora joateko abilezia ere erakutsi beharko dute. Joko horretan ikusiko da hainbeste astetako egoera gogorrek zein eragin izan duten partaideen sasoian.
22. atalean, gainera, une hunkigarriak ere izango dira. Lehiakideek senitartekoen eta lagunen gutunak jasoko dituzte, eta negar malkotan ikusi ahal izango ditugu. Eskutitzek indar handia emango diete Iguazuko proba nagusiari aurre egiteko, baita proba horren aurretik egongo den Duelua gainditzeko ere. Krokodilo artean jokatu beharko dute erronka, beste behin ere.
'El Conquistador del Fin del Mundo' Hostoil ekoiztetxeak ETBrentzat egindako lana da eta igandero izaten dugu ikusgai, 'Eguraldia' tartearen ostean, ETB2n.