telebista
22:00etan
Sopelako pilota jaialdia zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Urrutikoetxea-Albisu eta Idoate-Beroiz bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia.
-
Mikel Idoate
Ostiral honetan, Euskal Telebistak Sopelan jokatuko den pilota jaialdia eskainiko du zuzenean. Hasteko, Saralegi-Larunbe eta Elezkano II-Ibai Zabala izango dira aurrez aurre eta ondoren, Urrutikoetxea-Albisu eta Idoate-Beroiz bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia. Koldo Aldalurrek eta Joxan Tolosak emango dute jaialdiaren berri zuzenean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.com-en.