Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

L'Hospitalet-Eibar, zuzenean, igandean, ETB1en

A.A.

EiTB

Horrez gain, VI. Ambilamp Bandera, Frantziako Tourreko 2. etapa eta Barriola-Irujo pilota partida.

  • Eibar

    Eibar

Lau kirol emanaldi jarraitu ahal izango dira zuzenean igande honetan ETB1en eta eitb.com atarian. Eguerdiko 12etan hasiko dira, VI. Ambilamp Banderarekin, Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Amane Ibañez esatarien eskutik.

13:30ean, Frantziako Tourreko 2. etaparekin egingo dute bat. Bastian hasi eta Ajaccion amaituko den jardunaldiaren berri emango dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak. Etenaldia egingo dute emankizunean albistegia eta eguraldiaren tartea eskaintzeko.

Txirrindularitza amaitutakoan, 17:15ak aldera, hasiko da 'ETB Kantxa' tartea. Zarauzko jaialdiaren berri emango dute Iñigo Aiestaranek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek. Lehen partidan, Aritz Lasa-Rezusta eta Jaka-Merino II izango dira aurrez aurre; ondoren, neurketa nagusian, Nafarroako Lau T'erdiko Txapelketako finalerako txartelaren bila aterako dira Abel Barriola eta Juan Martinez de Irujo.

Eguneko azken hitzordua 20:00etan izango da, L'Hospitalet-Eibar partidarekin. Bigarren Mailara igotzeko neurketa erabakigarria jokatuko dute bi taldeek. Ohi denez, Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Joseba Urkiolak emango dute zuzeneko berri.

Bestalde, ETBKn, 12:30ean, Miguel Soroa Txapelketako finalen kontakizuna egingo du Iñaki Mikeok Anizeto Lazkano lagun duela.