Itxi

telebista

Zuzenean

Frantziako Tourreko 3. etapa, astelehenean, ETB1en

A.A.

EiTB

12:30ean hasiko da emanaldia. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute etaparen kontakizuna.

  • Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea arduratuko dira Frantziako Tourraz

    Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea arduratuko dira Frantziako Tourraz

Astelehenean, Frantziako Tourreko 3. etapa, 12:30etik aurrera izango da zuzenean ikusgai ETB1en eta www.eitb.com atarian. Ajaccio eta Calvi arteko 145,5 kilometroko ibilbidearen kontakizuna Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute, eta emankizuna 'Gaur Egun' albistegia eta 'Eguraldia' saioa emititzeko etengo dute.