telebista
Kirol emanaldiak
Atano III.a pilotalekuaren 50. urteurrena ospatzeko jaialdia, zuzenean
EITB
Horrez gain, Frantziako Tourraren 17. etaparekin bat egingo du Euskal Telebistak.
-
Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo. Irudia: EFE
Donostiako Atano III.a pilotalekuaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu den jaialdia eskainiko du gaur gauean, ETB1ek zuzenean. Atariko partidan lau pilotari gipuzkoar izango dira nor baino nor gehiago: Olaetxea-Mendizabal II / Aritz Lasa- Rezusta. Neurketa nagusian, berriz, Olaizola II.ak eta Albisuk, Martinez de Irujo eta Zabaleta izango dituzte aurrez aurre. Egungo bi aurrelari onenak eta etorkizun oparoa duten bi atzelari. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.
Bakarkako erlojupekoa, Frantziako Tourrean
Horrez gain, Euskal Telebistak Frantziako Tourraren 17. etaparekin bat egingo du zuzenean. 32 kilometroko bakarkako erlojupekoa izango da, etapa erabakigarria, Embrum eta Chorges herrien artean. Xabier Usabiagak, Fermin Aramendik eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna, 14:10ean ETBKn, eta ondoren, 14:55etik aurrera ETB1en eta eitb.com atarian.