telebista
Ostiralean
Frantziako Tourraren 19. etapa, zuzenean, ETBn eta eitb.com-en
A.H.
EITB
EITB taldeak Alpeetako mendi etapa gogorrarekin bat egingo du, zuzenean, goizeko 10:50etik aurrera. Madeleine eta Glandon mendateak igo beharko dituzte, besteak beste.
-
Chris Froome maillot horiarekin Frantziako Tourrean
Bourg-d'Oisans eta Le Grand Bornand herrien arteko etapa ikusgarria jokatuko dute gaur Frantziako Tourrean eta zuzenean ikusi ahal izango da ETBn eta eitb.com-en.
Hemeretzigarren etapa honek 204,5 kilometroko ibilbidea izango du, eta txirrindulariek bi mendate gogorri aurre egin beharko diete hasierako kilometroetan: Glandon, 21,6 km-ko igoerarekin, eta Madeleine, 19,2 km. Ondoren, portu txikiagoen segida hasiko dute, horien arten, lehen mailako bi, l'Epine eta Crox Fly.
Euskal Telebistak eta eitb.com-ek 10:50etik aurrera bat egingo dute etaparekin, eta Xabier Usabiagak, Fermin Aramendik eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute lasterketaren gaineko kontakizuna.