Itxi

telebista

22:15ean

Benito Lertxundi eta Zarama, gaur gauean,'Tumatxak' saioan

A.H.

EITB

Musikari oriotarraren eta talde santurtziarraren ibilbideetan barrena bidaiatuko dugu, euren arrakastaren sekretuen bila.

0:32
Tumatxak

Euskal musikaren munduan zehar bidaia ahaztezina proposatuko digu gaur gauean ETB1eko 'Tumatxak' saioak. Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztuta, euskal musikarien arrakastarako sekretua zein den aztertuko dute, ahaztu ez ditugun abesti eta taldeak euren arrakastaren momentuaren testuinguruan kokatuz.

Aste honetan, Benito Lertxundi eta Zarama taldea izango dira protagonistak. Musikariekin, haien ingurukoekin eta euren ibilidea gertutik ezagutu zutenekin izango dira. Horrela,  Benito Lertxundi, Roberto Moso, Joseba Lafuente, Jose Angel Irigaray eta Iñaki Zarata Zuhaitz Gurrutxagarekin bilduko dira, haien musikaz eta sormenaz aritzeko.

Bestalde, Joseba Irazokik 'Iñaki' kanta famatua bertsionatuko du eta Napoka Iria taldeak, berriz, Lertxundiren 'Bizkaia maite'.

Horrez gain, hemeroteka xeheki miatuko dute eta irudi zaharrak aztertuko dituzte, musikariek horren arrakasta handia izandako musika hori sortzean bizi izan zuten giro eta garaia fideltasunez transmititzeko.

'Tumatxak', 22:15etik aurrera, ETB1en.