Itxi

telebista

Goizeko albistegia

Juan Calparsoro fiskal nagusiarekin, 'ETB Hoy'n eta 'Egun On Euskadi'n

A.H.

EITB

'Entrada Libre' saioan, Vanessa Sanchez gatazken ondorengo traumei buruz arituko da Carlos Martin Beristain medikuarekin.

  • Juan Calparsoro

    Juan Calparsoro

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia izango dute gonbidatu 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. ETB1en Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta egun-eguneko gaien inguruko solasaldia ere gidatuko du Jose Luis Elorza, Niko Moreno eta Roberto Uriarte kolaboratzaileekin.

ETB2n, Olaia Urtiagaren galderei erantzungo dizkie Juan Calparsorok, eta, ondoren, Andela Gonzalezek eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu magazinean.

Gatazken ondoriozko traumak

Vanessa Sanchezek, bere aldetik, Carlos Martin Beristain mediku eta psikologia sozialean doktorea elkarrizketatuko du. Gatazken ondorioz sortzen diren trauma sozialen inguruan hitz egingo du 'Entrada libre' saioan, eta, batez ere, Hego Amerikan izan diren egoera larriak aztertuko dituzte.