Itxi

telebista

22:45ean

'Salt' filmaren estreinaldia, gaur, ETB1n

I.Z

Bilbo

Euskal Selekzioaren partiduaren ostean (22:45ak aldera) emitituko da Phillip Joyce zine zuzendariaren pelikula.

2:13

Gaur, 22:45ean, Euskal Selekzioaren partida bukatu eta berehala, Salt estreinatuko du ETBko lehen kateak. Phillip Joycek zuzendutako akziozko filma da, eta Angelina Jolie aktorea da protagonista.

Evelyn Salt (Angelina Jolie) CIAko agentea da, eta kasu horietan normala den moduan, bere herrialdearen aldeko juramentua egin du. Orain, sinatutako leialtasun hori erakutsi beharko du, desertore batek (Daniel Olbrychski) espia errusiarra dela zabaldu baitu.

Salten senarra, Mike (August Diehl), non dagoen ez jakiteak arduratuta utziko du Evelyn, eta ihes egingo du. Gainera, CIAko eta FBIko agenteak bila hasiko zaizkio, eta hainbat urtetan  hartutako abilezia eta esperientzia guztia beharko ditu bizirik ateratzeko.

Bestetik, benetako identitatea zein den jakiteko borrokan murgilduta jarraituko du.

Ez galdu Salt, gaur, ETB1en!