telebista
''60 minutos''
'Euskadi 2014', gaur, '60 minutos' saioan
Bilbo
2014a ekonomikoki nolakoa datorkigun aztertuko du Africa Baetak aurkeztuko duen saioak, ETB2n.
-
Africa Baeta
Gaur gauean ez galdu "60 minutos" saioa, Africa Baetaren eskutik, ETB2n eta eitb.com-en. Euskaldunok geure buruari egiten dizkiogun galderak izango dituzte aztergai: nolakoa izango da 2014a ekonomiari dagokionez? krisia gaindituko dugu? enplegua sortuko da? zein sektoretan ote dago etorkizuna? Galdera horiei erantzuna, "60 minutos" saioan.
Africa Baeta "Teleberri" albistegiaren aurkezleak eragin handiko 6 lagun elkarrizketatuko ditu. Abiatu berri dugun urtean zer gertatuko den aurreratuko dute gure gonbidatuek galdera horiei guztiei argi eta arin erantzunez.
Hauek izango ditu gonbidatu: Xabier Iturbe, Kutxabankeko presidenteordea; Joaquin Almunia, Europako Batzordeko presidenteorde eta Lehiakortasunerako Komisarioa; Ricardo Barkala, Enplegu eta Lan sailburuordea; Oskar Goitia, Mondragón Automoción enpresako presidenteordea; Guillermo Dorronsoro, IK-4ko presidenteorde exekutiboa; eta Jose Javier Arteche, Arteche Taldeko presidentea.
Banketxeak, enpresak, enplegua, Europa, kooperatibismoa, berrikuntza eta lehiakortasuna... Ekonomia berpizteko gehien interesatzen zaizkigun alorrak mintzagai izango ditugu "60 minutos" saioan.