Itxi

telebista

Gaur

Saskibaloia, atletismoa eta pilota, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Gipuzkoa Basket-Laboral Kutxa, Eibarko Nazioarteko Krosa eta Urrutikoetxea-Beroiz / Ezkurdia-Zabaleta txapelketako partida.

  • Gipuzkoa Basket

    Gipuzkoa Basket

Gaurko kirol eskaintza eguerdiko 12etan hasiko da, Endesa Ligako euskal derbiarekin, Gipuzkoa Basket-Laboral Kutxa. Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak egingo dute kontakizuna zuzenean ETB1en eta eitb.com-en.

Eguneko bigarren hitzorduak Elgoibarrera garamatza. Josu Mugerza Nazioarteko Krosaren berri emango dute zuzenean, 12:30etik aurrera, ETBKn eta eitb.com-en, Juanan Legorburuk eta Xabier Leibarrek.

Arratsaldeko bostetan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da ETB1en eta eitb.com-en. Eibarko Astelenako jaialdiaren ingurukoak ekarriko dizkigute Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak. Hasteko, Apezetxea-Cecilio  eta Mendizabal III-Rezusta bikoteak neurtuko dira; partida nagusia txapelketakoa izango da, Urrutikoetxea-Beroiz / Ezkurdia-Zabaleta; azkenik, Tainta-Merino I eta Jaka-Larrinaga izango dira nor baino nor gehiago.

Ohi denez, futbol jardunaldiaren errepaso zabala egingo dute 19:30etik aurrera ikusgai izango den 'Gol Festa' saioan Mikel Olazabalek eta kirol erredakzioko lankideek. Betis-Osasuna neurketak eta bezperako Athletic-Almeriak tarte zabala hartuko dute. Bide batez, astelehenean jokatuko den Villarreal-Real Sociedad partidari erreparatuko diote.

Amaitzeko, ETBKn, 20:20ean, Foronda-Irastorza / Hormaetxea-Etcheto zesta punta partida izango da ikusgai, Iñigo Aiestaranen eta Jabier Arkarazoren eskutik.