telebista
21:30ean
Bertso Egunak tarte berezia izango du gaur EiTBn
A,E.
EiTB
eitb.com-en zuzenean ikusi ahal izango da 18:00etatik aurrera eta ETB1en saio berezia izango da 21:00etan. Azalera lelopean, generoa izango da aurtengo Bertso Egunaren gai nagusi.
Bertso Egunak tarte berezia izango du gaur EiTB taldean; eitb.com/kultura orrian zuzenean ikusi ahal izango da 18:00etatik aurrera Donostiako Kursaal aretoko saioa eta ETB1en programa berezia emango da 21:00etan hasita.
Azalera lelopean, generoa izango da aurtengo Bertso Egunaren gaia, umorea bitarteko. Kursaaleko ekitaldian 13 bertsolarik kantatuko dute: Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Rosi Lazkano, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Maddi Ane Txoperena, Beñat Gaztelumendi, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa Alkaiza eta Iñaki Gurrutxaga.
Iraia Eliasek aurkeztuko du jaialdia, eta berau izan da arratsaldeko emanaldiaren zuzendari artistikoa. Saioan zehar, beste hainbat artistak ere hartuko dute parte: Miren Gaztañaga eta Ainhoa Alberdi aktoreek, Judith Monterok saxoaz, Allarte oihal eta dantza taldeak, eta Maddi Oihenart abeslariak.