telebista
Elkarrizketak
Juan Calparsoro, gaurko 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Basque Open Labs ekimenaren inguruan arituko dira "Entrada Libre" saioan.
-
Juan Calparsoro
Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusia izango dute gaur gonbidatu "Egun On Euskadi" eta "ETB Hoy" albistegietan. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta, horrez gain, Roberto Uriarte, Jaime Tapia eta Esteban Antxustegi solaskideak izango dira saioan.
ETB2n, Olaia Urtiagaren galderei erantzungo die Juan Calparsorok, eta, ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatzen duen analisi eta hausnarketarako tartean egun-eguneko albisterik nabarmenenak aztertuko dituzte.
Basque Open Labs, "Entrada Libre" saioan
Vanessa Sanchezek Jesus Angel Bravo Basque Open Labs coworking espazioaren zuzendaria elkarrizketatuko du "Entrada Libre" saioan. Basaurin dago, eta teknologiaren alorrean lan bila dauden pertsonentzat irtenbide profesionalak erraztea du helburu.