Itxi

telebista

Felix Linaresek aurkeztuta

'La Noche de... 1.000' saioa berezia, gaur gauean, ETB2n

A.H.

EITB

'La Noche de...' saioaren historiako momenturik onenak bilduko dituen saio berezia eskainiko dute.

  • Felix Linares | LND 1000

    Felix Linares 1000. saioa ospatzen

Aste honetan, 'La Noche de...' saioak 1.000 atal bete ditu telebistan, eta, hori ospatzeko, saioaren unerik onenak bilduko dituen 'La Noche de... 1.000' saio berezia eskainiko du Euskal Telebistak gaur gauean.

Emanaldiak eduki bereziak izango ditu. Alde batetik, atal ezberdinetako (Gazapos de película, Línea caliente, Los vascos conquistan Hollywood eta CSI Hollywood) unerik onenak eta istorio harrigarrienak bilduko dituzte. Gainera, programaren aktorerik gustukoena (gehien azaldu dena) nor den esango dute, eta pertsonaia ezagunen bati saioak eginiko epaiketarik gogorrena eskainiko dute.

Bere buruari begiratuta, 'LND' saioak egindako akatsak eta hanka-sartzeak ekarriko dituzte gogora, eta saioa nola egiten den ere erakutsiko dute.

'La Noche de... 1.000' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.