Itxi

telebista

Gaur

Txirrindularitza, futbola eta saskibaloia, ETBn eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Romandiako  Itzuliko 4. etapa, Athletic B-Puerta Bonita, Ponferradina-Alaves eta Valencia Basket-Bilbao Basket zuzenean.

0:09

Kirol eskaintza bete betea dakar Euskal Telebistak gaurko, txirrindularitza, futbol eta saskibaloi emanaldiekin. Afizionatu mailako pilotari ere tartea egingo diote.

ETB1en, 15:45etan hasita, Bigarren Mailako futbolari eskainitako 'Zilarrezko Futbola' saioa gidatuko du Jon Elortzak. Bi partida eskainiko dituzte: Athletic B-Puerta Bonita eta Ponferradina-Alaves. Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Joseba Urkiolak egingo dute lehenengoaren neurketaren kontakizuna; Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak bigarrenarena.

16:15ean beste kirol hitzordu bat izango dugu ETBKn: Romandiako I tzuliko 4. etapa: Fribourgen hasi eta amaituko den 174 kilometroko ibilbidea. Alfontso Arroio eta Xabier Usabiaga izango dira esatariak.

Endesa Ligako Valencia Basket-Bilbao Basket norgehiagoka izango dugu laugarren zuzeneko emanaldia, 20:15etik aurrera, Xabier de la Fuenteren eta Josean Aldalurren eskutik..

Lau emanaldiak eitb.com bidez ere zuzenean jarraitu ahal izango dira.

Bestalde, eguerdiko 12etan, GRAVNI torneoko binakako finalaren berri emango dute Iñigo Aiestaranek eta Jon Eskuderok ETBKn.

Amaitzeko, 'Gol Festa' saioan (ETB1, 22:00) futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Jon Elortzak. Osasuna-Celta partidaz luze eta zabal mintzatuko dira bertan.