Itxi

telebista

Audientzia

ETB lider izan da hauteskunde gauean

A.H.

EITB

764.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB1eko eta ETB2ko albistegi bereziekin.

Euskal Telebista hauteskunde gauean lider izan zen % 16,2ko audientzia eta 764.000 ikus-entzule lortuz EAEn eta eragin esparruan.

Africa Baetak, Estibaliz Ruiz de Azuak eta Asier Odriozolak ETB2n aurkeztutako albistegi bereziak % 13,2ko audientzia zatia lortu zuen. Horrez gain, batez beste, 114.000 ikus-entzulek ikusi zuten saio osoa eta 628.000 ikus-entzulek egin zuten programarekin bat emisioan zehar.

ETB1en, bestalde, Maddalen Iriartek eta Xabier Usabiagak gidatutako albistegi bereziak % 8,3ko sharea izan zuen euskaldunen artean, eta 136.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

Eibar-Alaves, lider

Bestalde, Eibar-Alaves norgehiagoka emanaldirik ikusiena izan zen bere ordutegian: % 14,5eko audientzia izan zuen, %18,9koa euskaldunen artean. Halaber, Lehen Mailarako txartela lortzeko partida erabakigarria 136.000 lagunek ikusi zuten, batez beste, eta 430.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

eitb.com-ek inoizko daturik onena

Interneten, eitb.com-ek bere historiako daturik onenak lortu zituen igandean, maiatzaren 25ean. 180.000 erabiltzaile bakar baino gehiago lortu dituen: 160.960 OJDk arakatuak, 17.000 HBBTV telebistetako APPen bidez eta beste 5.000 erabiltzaile tablet eta smartphonen APPen bitartez.

Webguneko edukien artean, kirolak, Europako hauteskundeak, 'El Conquistador del Fin del Mundo' eta EiTB Nahieran izan ziren ikusienak.