Itxi

telebista

Audientzia

406.000 ikus-entzulek jarraitu zuten 'El Conquistador'en finala

A.E.

EiTB

Beste urte batez, igandero ordutegi nagusian lider izan da Julian Iantzik aurkezten duen saioa.

Eneko Van Horenbeke Getxoko lehiakideak bigarren aldiz irabazi du 'El Conquistador del Fin del Mundo'.  Atzoko finalean %19,3ko audientziarekin eskuratu zuen garaipena. Finala bere ordutegian lider izan zen, bataz beste 204.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen, eta 406.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, EAEn eta eragin esparruan.

Beste behin, igandeko ordutegi nagusian lider izan da Julianek aurkeztutako tartea. Reality-ak %19,3ko audientzia izan du, eta bataz beste 201.000 ikus-entzule EAEn. Halaber, saioak bataz beste, 345.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du.

Sarean, halaber, jarraipen handia izan zuen finalak. Gauerdira bitartean, 10.000 erabiltzaile izan zituen saioaren web bereziak, beste 10.0000 ETBSat-ek bidezko saioaren emanaldiak. Horrez gain,  3.500 lagunek ikusi zituen larunbateko dueluaren unerik onenak biltzen zituen hiru bideoak, ia 3.000 lagunek igandekoaren zuzeneko kontakizuna eta 2000.k EITB Nahieraneko saio osoen atalera jo zuten.

Sare sozialetan, #conquisfinalD traolarekin joera izan zen saioa  igande guztietan gertatu ohi den bezala. Saioa amaitu eta hurrengo12 orduetan ere oraindik joera izaten jarraitzen zuten. Oraingo honetan beste bi joera ere izan ziren: Eneko eta Sheila, protagonistetariko bi. Facebooken orrialde ofizialean 14.500 lagunek ikusi zituzten bertan zeuden edukiak.