telebista
22:15ean
Bidasoa inguruko sukaldaritzaz, gaurko 'No es país para sosos' saioan
A.H.
EITB
Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek Julian Iantzi gonbidatuaren aurrean ariko dira sukaldean.
-
Ander, Ramon eta Julian Ianzti. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek Bidasoa ibaiaren inguruan egiten den gastronomia ezagutuko dute 'No Es País Para Sosos' saioan. Kontrabandoarekin harreman zuzena izandako zonaldea da Bidasoaren ibilgua, eta bertako sukaldaritzan murgiltzeko, Julian Iantzi aurkezlearekin izango dira.
Kontrabandisten sukaldaritza
Ramon eta Ander sukaldariek Lesakan hasiko dute euren bidaia gastronomikoa. Julian Iantzirekin elkartuko dira bertan, eta munduko patata-tortilla onena jango dute.
Ander, bere kabuz, Etxalarrera joango da ondoren. Usoak ehizatzeko teknikak ikasiko ditu, eta estilo tradizionalean prestatutako basausoa dastatuko du. Ramon, bitartean, Irunera joango da, bakalaoa pil-pil erara eta pipermorroak parrilan jatera.
Ramon, Ander eta Julian Igantzin elkartuko dira berriz ere. Bidaiak ekarriko dizkien sorpresa handienetakoa jasoko dute bertan; izan ere, Irisarri Landa parke tematikora joango dira abentura gertutik bizitzera.
Berriro ere banatuta, Zubietara joango da Ander, bertoko kanutilo famatuak dastatzera. Ramonek, ordea, esperientzia kontrabandista berezia biziko du Beran, izokina harrapatuko du ibaian, eta izokin marmitakoa prestatuko du ibai ondoan.
Ramonen eta Anderren arteko norgehiagokarekin amaituko da asteleheneko saioa. Nork jasoko du hobeto Bidasoa ibaiko sukaldaritzaren esentzia bere platerean? Julian Iantzik erabaki beharko du hori.
'No es país para sosos' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.