Itxi

telebista

Gaur goizean

Idoia Mendiari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

PSE-EEko idazkari nagusia egun-eguneko gai politikoen inguruan arituko da ETB1en eta ETB2n.

  • Idoia Mendia. Argazkia: EiTB

    Idoia Mendia, PSEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan izango da gonbidatu gaur goizean. Estepan Aldamiz-Etxebarriak elkarrizketa egingo dio ETB1en, eta Iker Bizkarguenaga, Esteban Antxustegi eta Jose Luis Elorza jasoko ditu saioan, solasaldi mahaiaren inguruan, eguneko albiste nabarmenenak eztabaidatzeko asmoarekin.

ETB2n, PSE-EEko idazkari nagusiak Olaia Urtiagaren galderei erantzungo dizkie egun-eguneko gai politikoen inguruan, 12:40tik aurrera.