Itxi

telebista

22:30ean

'Fernando Amezketako plazan' ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en

A.A.

EiTB

Fernando Amezketarra bertsolariaren jaiotzaren 250. urtemuga ospatzeko irailaren 6an bere herrian egindako ekitaldia eskainiko du Euskal Telebistak.

0:43

'Fernando Amezketako plazan' ikuskizuna eskainiko du ETB1ek gaur, 22:30ean. Fernando Amezketarraren jaiotzaren 250. urtemugaren harira, irailaren 6an Amezketan egindako antzezpena dugu. Bertsolaritzaren historiako lehenengo bertso-lehia irudikatu zuten Andoni Egañak eta Xabier Euzkitzek, beste hainbat bertsolarirekin batera.

1800. urtean, Villabonako plazan, bertsolaritzaren historian egindako lehen bertso-lehia antolatu zen. Hernaniko Txabolategi eta Amezketako Zabala bertsolariak jardun ziren nor baino nor. Hamar ontza-urre zeuden jokoan desafio hartan. Esaten denez, lau mila entzule baino gehiago bildu omen zituen norgehiagoka hark. Epaia ematea Aizarnazabalgo sakristauak, Tolosako apaiz batek eta Fernando Amezketarrak egin zuten. Zeregin horretan abestu zituzten bertsoak ongi bildurik daude liburuetan.

Jaialdi hura edo antzeko bat berritu zuten Amezketan joan den irailaren 6an. Andoni Egaña eta Xabier Euzkitze izan ziren protagonista nagusiak, Txabolategi eta Zabala ordezkatuz. Eurekin batera, Anjel Mari Peñagarikano Aizarnazabalgo sakristauarena egiten, Ruben Etxeberria Tolosako eliz-gizon bezala eta Bixente Gorostidi Fernando Amezketarraren paperean.