Itxi

telebista

22:15ean

'10.000 A.C.' pelikula, gaur gauean, ETB2n

Roland Emmerich zinemagileak zuzendu du historiaurrean girotutako pelikula hau. Steven Strait, Camilla Belle, Cliff Curtis eta Omar Sharif dira protagonistak.

10.000 A.C. filma estreinatuko du gaur gauean ETB2k. Roland Emmerich zinemagileak zuzendu du historiaurrean girotutako abenturazko pelikula hau. Steven Strait, Camilla Belle, Cliff Curtis eta Omar Sharif dira protagonista nagusiak.

Armada desertu zabaletik gidatu behar duen ehiztari gazte (Steven Strait) baten istorioa kontatzen du pelikulak. Bidaian zehar, historiaurreko harrapakari desberdinei aurre egin beharko diete, galdutako zibilizazio batekin topo egin arte. Bertan, maitatzen duen emakumea erreskatatu beharko du ehiztariak.

Gaur gauean, 22:15etik aurrera, 10.000 A.C. filma, ETB2n.