Itxi

telebista

15:45ean

Zumaiako pintxo-potea ezagutuko dugu Paulino eta Pauli-potearekin!

Nagore Osoro, Haritz Gallastegi eta Edurne Garmendia izango ditugu berriketan, 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioko mahaiaren inguruan.

Ostegunero bezala, gaur arratsaldean Paulino etorriko da Pauli-potearekin 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saiora. Aste honetan, Zumaian izan da grabatzen, eta bertako giroa erakutsiko digu. Ez galdu Paulino eta bere bizikleta, amaiera biribil-biribila emango baitiote Zumaiako Pauli-poteari!

Paulinok Zumaiako Pauli-potea erakusteaz gain, erronka berri bati egingo dio aurre. Kapaz izango ote da 90 segundoan Alkainek eta Galartzak jartzen dioten erronkari aurre egiteko?

Aurretik, ordea, Nuntzeberry atalarekin hasiko da saioa. 'Gaur Egun'ek baztertu dituen albisteak erakutsiko dizkigute Anjel Alkainek eta Iker Galartzak. Eguneko albisteez gain, albiste bitxiak ere izango dira, eta dei bereziren bat jasoko dute aurkezleek.

Egunero bezala, Agurne Anasagastik gidatuko du mahai-ingurua, eta bertan izango ditu tertuliakide Nagore Osoro Zumaiako nesken arraun-taldeko patroia, Haritz Gallastegi Euskadi Irratiko kirol esataria eta Edurne Garmendia Gaztea irratiko Dida saioko esataria.

Internet eta sare sozialak oso gertutik jarraituko ditugu, eta programaren hasieran, Jon Urbietak galdera bat egingo die ikus-entzuleei. Erantzuna emateko, hiru bide egongo dira: Twitter (@zuekhor), Facebook (www.facebook.com/zuekhor) eta WhatsApp (605779540). Gainera, egunero interneteko aplikazio berri bati buruz arituko da Jon.

Hori guztia, eta askoz gehiago, 15:45etik aurrera, ETB1en.