Itxi

telebista

Gaur goizean

Larraitz Ugarterekin elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Legebiltzarreko Osoko Bilkurarekin bat egingo du ETB2k 09:30etik aurrera.

  • Larraitz Ugarte

    Larraitz Ugarte

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea elkarrizketatuko dute gaur goizean 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dizkio galderak, eta, horrez gain, Dani Maeztu, Eneko Goia eta Jose Luis Elorza kolaboratzaileak egun-eguneko gaien inguruan jardungo dira solasaldi mahaiaren inguruan.

ETB2n, Olaia Urtiagak egingo dio elkarrizketa Larraitz Ugarteri, 11:55ean, eta, ondoren, eguneko albiste nagusien analisia egingo du Silvia Intxaurrondok gidatzen duen tarteak.

Horrez gain, Legebiltzarreko Osoko Bilkura eskainiko du ETB2k zuzenean, 09:30etik aurrera.