Itxi

telebista

''Haurren ahotsa''

Lehendakariari haurren eskubideen inguruan galdetu nahi diozu?

I.A.

ETB1ek azaroaren 19an eskainiko duen "Haurren ahotsa" saioan, 8 eta 15 urte bitarteko gazteek euren eskubideen inguruko zalantzak agertuko dizkiote lehendakariari platotik bertatik.

UNICEFekin batera, EiTBk ahotsa eman nahi die Euskadiko haurrei, azaroaren 20an Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 25. urteurrena betetzen dela eta. "Haurren Ahotsa" ETB1en azaroaren 19an eskainiko duten saioan, haurren galderei erantzuteko prest azaldu da Iñigo Urkullu lehendakaria.

8 eta 15 urte bitarteko gazteek beren zalantzak agertuko dizkiete Iñigo Urkulluri platotik bertatik. 16 eta 18 urte arteko nerabeek sarean egingo dizkiote galderak. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean biltzen diren eskubideen inguruan galdetuko diote haurrek lehendakariari. Halaber, alor horretan emandako aurrerapausoez hausnartuko du Urkulluk, eta adingabeen zalantzak argituko ditu.

Aurreko astean, "Haurren Ahotsa" saiorako hautatze-prozesuak irekiak antolatu zituen UNICEFek Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.

Edozein zalantza izatekotan, mezua bidal dezakezue haurrenahotsa@eitb.eus helbidera.