telebista
Audientzia
Lau t'erdiko pilota finala, audientzia buru bere ordu-tartean
A.H.
EITB
Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok jokatutako finalak, % 22,8ko audientzia zatia izan zuen.
Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok igandean jokatu zuten Lau t'erdiko pilota finalaren zuzeneko emanaldia audientzia buru izan zen ETB1en bere ordu tartean, eta % 22,8ko audientzia zatia lortu zuen, aurreko urteko finalak baino 0,4 puntu gehiago. Ikus-entzule euskaldunen artean, gainera, % 26,9ko datua eskuratu zuen finalak.
Bataz beste, 231.000 lagunek ikusi zuten partida, eta 327.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean zuzeneko emanaldiarekin, EAEn eta eragin esparruan .
Martinez de Irujok lortu zuen norgehiagokaren garaipena, eta urteko hirugarren txapela eraman zuen etxera Iberokoak. Banakako Txapelketa, Binakakoa, eta Lau t'erdiko txapelketa irabazten dituen bigarren aldia da, eta halako erronka bigarrenez lortzen duen historiako lehenengo pilotaria da Irujo.