telebista
22:15ean
Euskal Selekzioa-Katalunia partidari buruz, gaur, 'PFV' saioan
A.H.
EITB
Aste honetako programako gonbidatuen artean Javier Clemente, Pablo Carbonell, Gorka Otxoa eta Borja Cobeaga izango dira.
Gaur gauean 'Por fin, viernes' saioan Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko norgehiagokari buruz mintzatuko dira. Futbol partida bat baino gehiago ba al da? Politikarekin zerikusia omen dauka? Guzti honi buruz eta mahai gainean ipintzen diren beste gaiei buruz ere, bere iritzia emango du Javier Clementek.
Izan ere, Gabonak oroitzeko garaia dira, eta hori dela eta, 'PFV' saioak gonbidatu bereziak izango ditu. Gorka Otxoa aktorea eta Borja Cobeaga zuzendaria platoan izango dira ETBrako egindako azken lana aurkezten: Aupa Josu!
Amaitzeko, Pablo Carbonell aktore eta umorista ere programara hurbilduko da.
'Por fin, viernes' gaur emitituko da, 22:15tik aurrera, ETB2n.
rong>n.