Itxi

telebista

Gaur

Senargaiarekin eta senar ohiarekin bizi den emakumea, 'El Impostor'en

A.E.

EiTB

Xabier Perurena aktoreak emakume horren familian gezurretan nor dabilen asmatu beharko du.

Gaur, 22:15ean, ETB2n, 'El Impostor' saioan, ezohiko kasu bat izango dute: senargaiarekin eta senar ohiarekin bizi den emakume baten familia. Emakumeak senar ohia hartu du etxean, hura langabezian gelditu ondoren. Iruñean bizi den familia hau bikotearen alabak eta honen mutil lagunak osatuko dute.

Xabier Perurena aktoreak, Iñaki Perurena harri-jasotzailearen seme eta 'Goenkale' eta 'El Secreto de Puente Viejo' telesailean aktore denak, parte hartuko du aste honetako saioan. Itxurak egiten nor dabilen asmatu beharko du. Gaurko saioa beste batzuetan baino korapilotsuagoa izango da, antz fisikoa bilatzeko zailtasunaz gainera, familiako kideen artean ika-mika asko baitaude.