Itxi

telebista

00:30ean

'Eneko Atxa - Caricias de sabor' dokumentala, gaur gauean, ETB2n

EITB

OAD gidak Azurmendi 2015eko Europako jatetxerik onena izendatu berri duenean, Eneko Atxa sukaldaria bere lanaz eta sukaldea ulertzeko moduaz arituko da.

  • Eneko Atxa

    Eneko Atxa

Eneko Atxa Azurmendi izar bat da euskal sukaldaritzaren baitan, izar aparta. Sukaldari handien arteko gazteena izanik, berriki lortu du Michelinen hirugarren izarra. Orain, berriz, 2015eko Europako jatetxerik onena izendatu du Azurmendi jatetxea OAD gidak, jatetxeei nota jartzen nazioartean ospe handia duenak. Hori dela eta, Euskal Telebistak Eneko Atxa - Caricias de sabor dokumentala eskainiko du asteazkenean ETB2n, Eneko Atxaren sukaldean eta gastronomia-sorkuntzan murgilduko den dokumentala.

Dokumentalak Eneko Atxak sukaldaritza ulertzeko duen modua azalduko du. Sortzailea gertutik ezagutuko du, batetik, eta horrek sortutako jaki eta platerak zein zapore eta testura berriak azalduko dituzte, bestetik. Eneko Atxa sukaldariarekin batera, besteak beste, hauek agertuko dira dokumental honetan: Gorka Izagirre, enpresaria; Bertol, Azurmendi jatetxeko koordinatzaile nagusia; Begoña Isusi, Isusi Anaiak Gaztak etxekoa; Luis Acillona, Gamiz-Fikako Errotabarri errotakoa; Andy Hayler, kritikari gastronomikoa; eta Mikel Anjel Lertxundi, eskultorea.

Eneko Atxa - Caricias de sabor dokumentala gaur gauean, 00:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista