telebista
Gaur, 23:30ean
Hauteskunde eztabaida, ETB1en eta eitb.eus-en, Maddalen Iriarterekin
A.E.
EiTB
EH Bilduko Juan Karlos Izagirrek, EAJ/PNVko Eneko Goiak, PSE-EEko Marisol Garmendiak, PPko Miren Albisturrek eta Irabazi/Ganemoseko Amaia Martinek hartuko dute parte.
ETB1eko lehenengo hauteskunde eztabaida izango da ikusgai gaur, 23:30ean hasita. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, eitb.eus-en, Maddalen Iriarte kazetariak gidatuko duen debatea.
Udaletarako gaiak aztertuko dituzte bertan, eta Donostiako udalerako hautagaiak hartuko dituzte: EH Bilduko Juan Karlos Izagirre, EAJ/PNVko Eneko Goia, PSE-EEko Marisol Garmendia, PPko Miren Albistur eta Irabazi/Ganemoseko Amaia Martin.
Bost ataletan banatuko da eztabaida eta honako gai hauek jorratuko dituzte: jarduera ekonomikoa, zerbitzu sozialak, udal legea (udalen finantziazioa eta eskumenak), hirien arteko harremanak eta gobernagarritasuna.
rnagarritasuna.