Itxi

telebista

Asteburuan

Arrainak eta landareak elkarrekin hazteko proiektuaz, 'Teknopolis'en

EITB

Horrez gain, gas naturalaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko sentsoreak nola egiten dituzten ikasiko du Euskal Telebistako saioak.

  • Arrainak

    Arrainak

Akuaponian oinarritutako proiektu batekin hasiko dute aste honetako 'Teknopolis' saioa. Akuaponia akuikulturaren eta hidroponiaren batuketa da, hau da, arrainak eta landareak elkarrekin haztea. Tknikan tilapia izeneko arrainak hazteko proiektu batean ari dira lanean. Sistemari euri ura eta elikagaien industriatik eratorritako pentsuak bakarrik sartu behar zaizkio, izan ere, landareek ura filtratzen dute, eta arrainen hondakinek ongarri gisa jokatzen dute. Ondorioa, etorkizunean arrainak eta tomateak aldi berean hazten diren berotegiak izan ditzakegula.

Nafarroako Unibertsitate Publikora bisita egingo du saioak ondoren. Izan ere, zentru berri bi ireki dituzte, batean material berrien gaineko ikerketa bildu dute, eta, bestean, hiri adimendunarekin lotutakoak. Ikerketa eta proiektu bitxiak eta erabilgarriak ezagutuko dituzte han.

Eta, saioa bukatzeko, gas naturalari erreparatuko diote. Gas naturalak edo biogasak jatorriaren arabera izen bat edo bestea hartzen du, eta etxebizitzetan ez ezik beste hainbat motorren erregai gisa erabiltzen hasia da. Horregatik, berebizikoa da kalitate onekoa izatea, eta gainera, segurua. Bada, EDP Energian, kalitatea eta segurtasuna bermatzeko sentsoreak nola ari diren garatzen ikusiko du 'Teknopolis'ek.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da, 13:30etik aurrera, ETB1en; eta igandean, 09:30ean, ETB2n.