Itxi

telebista

Audientzia

'Vaya Semanita'k 249.000 ikus-entzule lortu zituen ostegunean

EITB

ETB2ko saioa nabarmendu egin da osteguneko ordutegi nagusian %11,6ko audientzia zatiarekin.

'Vaya Semanita' saioaren hirugarren emanaldiak 249.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen ostegun gauean Euskadin eta eragin eremuan. Me pacto de risa izeneko atalak alderdi politikoen arteko akordioak eta kargu berrien izendapenen ondorioz sortu diren egoera dibertigarriak azaldu zituen. Uxue Barkos eta bere koalizioko kideak Marx anaiak izango balira bezala sartu ziren Nafarroako lehendakaritzako bulegora, eta kaleratze kasu berri baten lekuko ere izan ziren ikus-entzuleak: Javier Marotok Gasteizeko alkatetzeta utzi behar izan duenekoa.

%11,6ko kuotarekin, ostegun gauetarako, euskal ikus-entzuleen saio gustukoenetako bat da 'Vaya Semanita'.

 

nita'.