Itxi

telebista

Audientzia

'Vaya Semanita'ren azken atalak 265.000 ikus-entzule lortu ditu

EiTB

Ekainean eskaini diren lau atalek % 12,2ko kuota eta 249.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu dute, batez beste.

Ostegun honetako 'Vaya Semanita'ren azken atalak saioaren audientzia errekorra gainditzea lortu zuen: 265.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. A playa y vámonos izeneko atalak % 12,3ko kuota izan zuen, orain arteko audientziaren babesa sendotuz.

Osteguneko atalak egun-eguneko politika gaien inguruko parodia egin zuen; besteak beste, Donostiako zezen denboraldiaren hasiera eta EH Bilduren lehenengo sanferminetako txupinazoa eskaini zituen.

Euskal Telebistak 'Vaya Semanita' saioaren lau atal berri eskaini ditu ekainean, eta ikus-entzuleen saio gustukoenetakoa izan da ostegun gauetako ordutegi nagusian, batez beste, % 12,2ko audientzia zatia eta 249.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratuta.

ng> eskuratuta.