telebista
Zinea
'La ramera errante', gaur gauean, ETB2n
Euskal Telebistak Gabriele Kisterren eleberri batean oinarritutako tv movie alemaniarra eskainiko du.
Gaur gauean, ETBko bigarren kateak La ramera errante tv movie alemaniarra eskainiko du. Gabriele Kisterren eleberri batean oinarrituta dago; eta Alexandra Neldel, Nadjar Becker, Julian Weigend, Bert Tischendorf eta Götz Otto dira protagonistak.
Istorioa Constanzako hirian garatzen da, 1410 urtean. Marie hiriko burges aberatsenaren alaba da, eta izen handiko abokatu batekin ezkonduko da. Hala ere, Marie ez da bere senargaiaz fidatzen, eta bere beldurrak errealitate bihurtzen dira ezkontzaren bezperan. Egun horretan, gizon bat agertzen da esanez Mariek sexu harremanak izan dituela gizon desberdinekin, oparien truke. Zurrumurru horrek Marieren ospearekin amaitzen du, eta aurrera egin ahal izateko prostituta batekin elkartzen da.
La ramera errante gaur izango da ikusgai, 22:10ean, ETB2.