telebista
Gaur
Loreto Mauleon eta Nakor Markez, 'Donostiako Aste Nagusia 2015'en
A.A.
EiTB
Txinako Firevision su-etxearen festaz gozatzeko aukera izango da zuzenean.
Gaur gauean, Donostiako su festa eskainiko duen saio berezia 22:25ean hasiko da, ETB1en eta eitb.eus-en. Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak Loreto Mauleon aktorea izango dute gonbidatu, eta udazkenean ETB1en estreinatuko den 'Aitaren Etxea' telesailari buruz galdetuko diote. Iñigo Perurena Tolosako imitatzaile eta musikaria ere hartuko dute, eta zuzenean kantatuko du. Azkenik, Nakor Markez 'Gu Ta Gutarrak' saioko kuxkuxeroak telebista saioko eta gainontzeko txutxumutxu guztiak kontatuko ditu.
Unai Etxabe erreportariak, Piratek Urgull mendira egingo duten erromeriari eta hipodromoan egingo den zaldi lasterketari buruzko erreportajeak aurkeztuko ditu.
Gaur gauean, Txinako Firevision su-etxearen ardura izango da Donostiako zerua behar bezala astindu eta koloreztatzearena.