Itxi

telebista

18:00etan

Zarauzko Ikurrina, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Horrez gain, Igeldoko Harria harri-jasotzaileen proba eta Donostiako pala txapelketa eskainiko ditu Euskal Telebistak.

0:18

Gaur arratsaldean, Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldiko estropadak izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, zuzenean. 18:00etan, Euskotren Ligako lehiaketarekin egingo dute bat, eta 18:30etik aurrera, San Miguel Ligako estropadak eskainiko dituzte.

Horrez gain, Igeldoko Harria harri-jasotzaileen proba eskainiko du ETB1ek, 16:30ean, Juanan Legorburu eta Juan Jose Unanueren kontakizunarekin.

ETB4n, berriz, Donostiako Pala txapelketa izango da ikusgai 12:00etatik aurrera. Lehenengo partida Landeta-Imanol eta Zubiri-Ibai Perez bikoteen artekoa izango da, eta hirugarren eta laugarren postuak izango dituzte jokoan. Ondoren, Gaubeka-Brefel eta Fusto-Ayerbe bikoteek finala jokatuko dute. Iñigo Aiestaran eta Iñigo Oiarzabal esatariak izango dira emanaldiaren arduradunak.