telebista
Zinema, ETB2n
'El rayo negro' filma, gaur, ETB2n
22:15etik aurrera, bere auto hegalariari esker, superheroi bihurtzen den gazte baten istorioa izango da ikusgai ETB2n.
Euskal Telebistak 'El rayo negro' film errusiarra emango du gaur gauean, hegan egiten duen auto bati esker superheroi bihurtzen den gazte baten istorioa.
Alexander Voytinskiy eta Dmitry Kiselev zuzendariek 2009. urtean egin zuten akzio eta efektu bereziz betetako pelikula hau. Moskuko institutu bateko ikasle bat dugu protagonista. Halako batean, kasualitatez, hegan egin dezakeen auto bat iritsiko da bere eskuetara, eta, horrela, superheroi bilakatuko da; Mosku defendatzen eta gaizkileen aurka borrokan arituko den superheroi misteriotsua.
'El rayo negro' filma gaur, irailak 26, izango da ikusgai ETB2n, 22:15ean hasita.