Itxi

telebista

Zuzenean, ETB1 eta eitb.eus-en

Laboral Kutxa-Anadolu Efes Istanbul, gaur, 20:45ean

A.A.

EiTB

Euroligako 4. jardunaldiko partida zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Gaur arratsaldean, 20:45etik aurrera, Laboral Kutxa Baskonia eta Anadolu Efes Istanbul taldeen arteko saskibaloi partida eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak egingo dute Euroligako laugarren jardunaldiko norgehiagokaren kontakizuna, zuzenean, Gasteizko Buesa Arenatik.