Itxi

telebista

22:30ean, ETB2 eta eitb.eus-en

'Independiza como puedas', gaur gauean, 'Vaya Semanita'n

San Mameseko estalki berria egiten erakutsiko diete 'Bricomanía' saioaren parodiak ikusleei.

Independiza como puedas izena du 'Vaya Semanita'ko gaurko atalak. Bertan, hiru mosketarien bertsio berria ikusiko dugu; euskal kupoaren defentsan ari diren mosketarien ingurukoa izango da.

Gainera, 'Bricomanía' saioaren parodia bat egingo dute; San Mames estadiorako estalki berria egiten erakutsiko diete ikusleei. Bestalde, ETBren seinale digitalaren iritsierak nafarrengan izan duen eragina ikertuko du Gloria Serrak.

Halaber, David Moyes Realeko entrenatzaile ohiaren kaleratzearen benetako arrazoia zein den jakingo dugu. Gainera, Jordi Pujolen urtebetetzea izan da, eta mundu guztiak ditu berarentzat opariak: paper-birringailuak, kutxa gotorrak, % 3ko komisioak

'Vaya Semanita' ostegunetan ematen dute, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.