telebista
Audientzia
Lau t'erdiko pilota finala, audientzia buru bere ordu-tartean
EiTB
Gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak inoizko daturik onena lortu zuen, 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan baitzuen.
-
Mikel Urrutikoetxea finala irabazi duen momentuan
Mikel Urrutikoetxeak eta Juan Martinez de Irujok igandean jokatu zuten Lau T'erdiko Txapelketako finalaren zuzeneko emanaldia audientzia buru izan zen bere ordu-tartean, %21,5eko audientzia zatiarekin. Hain zuzen ere, ikus-entzule euskaldunen artean % 26,9ko datua eskuratu zuen finalak.
Bataz beste 177.000 lagunek ikusi zuten partida, eta 280.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean zuzeneko emanaldiarekin EAEn eta eragin-esparruan.
Emozioz beteriko finala izan zen, eta, azkenean, Urrutikoetxeak lortu zuen txapela. Bizkaitarrak irabazi zuen finala, 10-20ko emaitza irauli eta Irujori 12 tanto jarraian eginda.
'Herri Txiki, Infernu Handi'ren errekorra
Bestalde, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak inoizko daturik onena lortu zuen igande gauean: % 6,5eko audientzia zatia; % 14,8koa, ikus-entzule euskaldunen artean. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Arratzua-Ubarrundiara egindako bisitak 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.