Itxi

telebista

22:30, ETB2n eta eitb.eus-en

Gaur gauean, ez galdu 'El Conquistador' berrituaren estreinaldia

EiTB

Gaur hasiko da EiTB taldeko abentura saioa, inoiz baino zirraragarriago eta eduki berriekin: belaunaldien arteko borrokak, Amazonaseko klima itogarria...

  • Julian Iantzik aurkeztu du 'El Conquistador del Amazonas'

    Julian Iantzik aurkeztu du 'El Conquistador del Amazonas'

Erabat berrituta dator gaur hasiko den 'El Conquistador del Fin del Mundo' abentura saioa. Epel utziko ez gaituzten lehiakide eta pertsonaia berriak, belaunaldien arteko borroka bukaezina, eta eszenatoki berria, Amazonas-eko oihana eta bertako klima, pizti eta zomorro jasangaitzak protagonista bihurtuko dira.

Amazoniako oihanak, Kolonbiak, Brasilek eta Peruk osatzen duten hiruko mugan, ez du inor epel utziko. Lehiakideak eurak ere, Patagoniako hotzari aurre egiteko guztia prest dutela iritsiko dira. Aurtengo edizioak, baina, ez du horrekin zerikusirik izango: 30 gradutik gora, erabateko hezetasuna, eguneroko ekaitz gogorrak, eta batez ere, oihaneko basapiztiak, jakareak, pirañak, sugeak eta Amazoniako eltxo jasanezinak.

Abenturak paisaia ikusgarria ekarriko dio saioko ikusleari, baina, 'El Conquistador del Amazonas' saioa irabazi nahi duenarentzat, ostera, tranpa hilgarra izango da.

Taldekako belaunaldi-gatazka

Halaber, 12. edizio honek pertsonaia berriak eta taldekako belaunaldi-gatazka ekarriko dizkigu. Lehiakide gazteenek beteranoen sasoia neurtuko dute, eta azken horiek, aldiz, gazteek egoerari aurre egiteko noraino eutsi dezaketen probatu nahiko dute, tentsio handiko egoerak bultzatuta. Hori guztia zertxobait gehiago nahasteko, korapiloren bat edo beste izango du lehiak; abenturak aurrera egin ahala joango gara ikusten. Hori guztia, baina, telebistako abenturarik gogorrenaren funtsa galdu gabe.

Astelehen eta asteazkenetan

Beste berrikuntzeko bat emisio eguna izango da. Saioa astelehenetan izango da ikusgai, 22:30ean, eta debatearen ordua, berriz, asteazken gauean izango da, Patxi Alonsok aurkeztuta. Biak ala biak ETB2n eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.

gai.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista