telebista
Zinea
'Alejandro Magno' pelikula, gaur gauean, ETB2n
Filma Alejandro Magnoren irudian oinarrituta dago. Mazedoniako erregeak ez zuen inoiz guda bat galdu eta Grezia, Pertsiako Inperioa eta antzinako India konkistatu zituen.
Euskal Telebistako bigarren kateak Alejandro Magno pelikula emitituko du gaur gauean, 22:15ean; Alejandro Magno Mazedoniako erregearen irudian oinarritutako lana. Bere erregealdia 20 urte zituela hasi zen, eta urte horietan zehar deklaratutako guda guztiak irabazi zituen, Grezia, Pertsiako Inperioa eta antzinako India konkistatuz.
Alejandro Magno estratega handia izan zen, eta bere ekintza gogoangarriek, ametsek eta patuek gaur egungo historian itzala utzi dute. 33 urterekin zendu zen, baina inperio handienetariko bat eraikitzeko astia izan zuen, garai helenistikoari hasiera emanez.
Filmak Alejandroren (Colin Farrell) bizitza eta harreman pertsonalak modu ausartan eta zuzenean erakusten ditu. Bere bizitzako pertsonarik garrantzitsuenekin izandako harremanak lantzen ditu: bere ama Olimpia (Angelina Jolie), Filipo aita (Val Kilmer), bere lagun eta komandantea izandako Hefestion (Jared Leto), bere emaztea (Rosario Dawson) eta bere konfiantzako gizon eta lagun leial Tolomeo generalarekin (Anthony Hopkins), besteak beste.