Itxi

telebista

22:30, ETB2n eta eitb.eus-en

Nóos kasuaren epaiketan izango da 'Vaya Semanita' gaur gauean

A.H. EITB

Saioak gainera, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren publizitate eslogan berria aurkeztuko du.

Egun-eguneko gaien gaineko parodia egingo duten sketch eta egoera dibertigarriak eskainiko ditu 'Vaya Semanita'k gaur gauean, Lo que NOOS faltaba atal berrian.

Saioa Nóos kasuaren epaiketan izango da eta Cristina Infantari egingo dizkioten galdeketak azalduko ditu. Horrez gain, Hacienda somos todos eslogana ordezkatuko duen Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren publizitate iragarki berria erakutsiko du saioak.

Artur Masek, bestalde, martir baten antzera esango dio agur President karguari, eta Andoni Ortuzar 'Sálvame Deluxe' saioan izango dute gonbidatu, Conchitaren poligrafoaren galderei erantzuteko.

Nekane Amaia ijito abertzaleak gainera, Erregeetako loteria irabaziko du Pasaian eta milioidun bihurtuko da. Horrez gain, aste honetako saioa Sestaoko Andaluzia Etxean ikusiko dute eta saioaren pertsonaia ezagunak bertan izango dira.

'Vaya Semanita' ostegunero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.