Itxi

telebista

Zinea

'42' eta 'Tormenta Blanca' pelikulak, arratsaldean, ETB2n

Lehenengoa Jackie Robinson beisbol jokalariaren bizitzan oinarritutako drama biografikoa da. Bigarrena, berriz, Albatross itsasontzian izena eman zuten gazteen benetako istorioa.

Euskal Telebistako bigarren kateak 42 eta Tormenta Blanca pelikulak emitituko ditu gaur, arratsaldeko zine saioan.

Jackie Robinson beisbol jokalari beltzaren bizitzari buruzko 42 izeneko film biografikoa, 16:20ean izango da ikusgai.

Robinson (Chadwick Boseman) muga arrazialak apurtu zituen lehen jokalaria izan zen, Dodgers Brooklyn beisbol taldearen presindenteak (Harrison Ford) kontratatu zuenean. Talentua, ardura eta borrokaren bitartez, giza eskubideen defentzan egindako lana aintzat hartzeko, Major Leagueeko talde guztiek 42 zenbakia kendu zuten euren uniformeetatik.

Bestalde, 17:50ean emango da Ridley Scott zinegileak zuzendutako Tormenta Blanca pelikula, benetako bizipenetan oinarritutako filma.

1960 urteko udazkenean, hamairu gaztek Albatross eskola-ontzi amerikarrean izena eman zuten, euren bizitza aldatuko zuen odisea bat biziko zutela jakin gabe. Sheldon (Jeff Bridges) kapitain zorrotzaren agindupean, Ozeano Bareko hegoalde eta Karibeko misterioak esploratu zituzten, baina bidaiaren amaiera hurbiltzen zenean, Albatrossak fenomeno natural bati aurre egin behar izan zion.

Ez galdu 42, 16:20ean, eta, Tormenta Blanca pelikula, 17:50ean, ETB2n.