Itxi

telebista

Euskal kirolariak

Ainhoa Murua protagonista, gaur, 'BAT To Rio' saioan

A.A. | EiTB

Olinpiar triatletaren lehen entrenamenduak jarraitu dituzte Almerian.

  • Ainhoa Murua

    Ainhoa Murua

Ainhoa Murua olinpiar triatleta hartuko du protagonista 'BAT To Rio' saioak aste honetan. Zarauztarrak erronka garrantzitsua du aurten: bere laugarren Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzea eta horrela, bere kirol ibilbideari azken ukitu bikaina eman ahal izatea.

Hiru aldiz Olinpiar Jokoetan, 11 aldiz Munduko Txapelketan eta 12 aldiz Europako Txapelketan lehiatu den BASQUE TEAMek bekatutako kirolariak Almerian hasi du urtea. Berarekin hara bidaiatu du 'BAT To Rio' programak, Rio de Janeiroko jokoetan parte hartzeko aukerak dituzten euskal kirolarien egunerokoa erakusten duen ETBko saioak. Ainhoa Muruaren inguruko atala Euskal Telebistan emitituko da, larunbatean, 14:45ean ETB2n; eta 21:00etan, ETB1en. 

37 urte ditu Muruak eta ia 20 (horietatik 14 nazioarte mailako txapelketetan parte hartuta) eskaini dizkio oso zorrotza den kirol honi, gorengo mailan gainera. Gogotsu ekin dio prestaketa lanei, Londresen lortutako marka Rion gainditzeko asmoz.

'BAT To Rio' saioari eskainitako elkarrizketan, helburuak lortzeko familiaren eta ingurukoen babesa izateak duen garrantzia ere azpimarratuko du Muruak.