telebista
Gaur, 22:15ean
'El Conquis' debatean izango da Artzai, Amazoniako abentura utzita
Cesarren aurkako lehia galdu eta Amazoniako abentura atzean utzita, Artzai ohore handiz hartuko dute debatean. Halaber, iristear den bateratze fasearen inguruko informazioa ere emango dute.
'El Conquistador del Amazonas' abentura saiotik Artzai kanporatzeak sare sozialak pil-pilean jarri ditu Euskadin. Villabonako pilotariak maila ona eman du, eta, Cesarren aurkako lehia galdu arren, indarberrituta atera da saiotik. Hortaz, Artzai ohore handiz hartuko dute 'El Conquis' debatean; Enara neska-laguna, familiako kideak eta Villabonako lagunak ere izango ditu platoan.
Bateratze fasearen inguruko informazioa
Aste honetan abentura utzi duen lehiakideaz gain, kanpalekuetara laster iritsiko den bateratze fasearen inguruko informazioa ere emango dute, baita taldeetako fase honen azken immunitate jokoari dagozkion aurrerapenak ere. Lekuren inguruko irudi berriak ere ikusiko dira, eta lagunak abentura utzi duelako erabat lur jota ikusiko dugu; bestetik, lehia uzteko zorian ikusiko dugu Juanma, jokoan jasotako kolpe baten ondorioz. Denboraldi honetako saio biribilenetako bat izango da, beraz.
Hori guztia eta sorpresa askoz gehiago izango dira 'El Conquis' debatean, Patxi Alonsoren gidaritzapean eta Gotzon Mantuliz, Isa Landa, Arantza Garzes, Olatz Gorospe, Eneko Van Horenbeke, David Seco eta Nuri Gutierrez tertuliakideen iritziekin, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n eta online.