Itxi

telebista

22:30ean ETB2n

Peio Ruiz Cabestany, gaur gaueko, 'El Conquis' debatean

EITB

Halaber, bateratze fasearen lehen ataleko irudi berriak eta datorren atalari dagozkion eduki garrantzitsuak ikusteko aukera ere izango dugu.

Peio Ruiz Cabestany izango da aste honetan 'El Conquis' debateko protagonista handia. Txirrindulari ohi donostiarrak uko egin zion abenturan lehiakide gisa jarraitzeko saioak egindako eskaintzari. Peiok, hortaz, platoan kontatuko du zer iritzi duen Patxi Salinasek hartutako erabakiaren inguruan, eskaintza onartu egin baitzuen hark; halaber, talde bien estrategiak eta bateratze fasearen nondik norakoak ere aztergai izango ditu. Pirañen taldeko kapitaina minduta iritsiko da debate saiora, izan ere, gazteen taldea zuzentze lanetan 'axolagabe' aritu izana leporatu diote askok.

Irudi berriak eta aurrerapenak

Gaurko saioan, halaber, bateratze fasearen lehen ataleko irudi berriak eskainiko dituzte eta datorren atalari dagozkion eduki garrantzitsuak ikusteko aukera ere izango dugu. Bestetik, etapa bateratu honetan bileren funtzionamendua zein izango den eta kanporatze dueluetan zenbat lehiakide izango diren aurrez aurre ere argituko dute debatean.

Horretaz gain, lehiakide gogokoena izateko lehiatik kanpo geldituko diren beste bi parte hartzaileak nortzuk diren ere jakingo dugu debatean zehar. 'El Conquis' saioko platoan, bestalde, honako gonbidatu hauek izango dira aste honetan: Julen Madina, Gotzon Mantuliz, Eneko Van Horenbeke, Isa Landa, David Seco, Arantza Garzes, eta Olatz eta Aitor piraña ohiak.

'El Conquis' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista